nire lanak

choose format:

IZAN LAU

PROMOA

Izan Lau euskarazko Youtubeko kanal berritzaile eta entretenigarria da, teknologiarekiko jakin-mina piztu eta ezagutza sustatzeko sortua. Lau lagunek osatutako taldeak teknologiaren alderdirik berritzaileenak, bitxienak eta erabilgarrienak aztertuko ditu, esperimentu eta erronka desberdinen bidez. Kanalak teknologiara hurbildu nahi du, modu ulerterrazean eta erakargarrian, entretenimendua eta hezkuntza uztartuz.

PANDORAREN KUTXA

Pandoraren kutxaren mitoa gaur egungo munduaren baldintzapetan birirudikatuta. Proiektuak antzinako istorioa formatu anitzen bidez kontatzen du (webgunea, fikzioa, bideoklipa, idatzizkoa…).

Istorioak bi amaiera posible ditu, webgunera joanda eta aukeratzen duzun kolorearen arabera.

SUGARREN ETXEA

Hiru bikote etxe batera asteburu pasa eramaten dituen reality-a da Sugarren Etxea.  

Asteburua etxean isolatuta pasako dute hiru bikote ezberdinek, non joko eta ezusteko ugariri aurre egin beharko dieten. Pasako dituzten proba guztiek kolokan jarriko dute euren erlazioa.

Bikote bakoitza bere helburu pertsonalarekin dator. Baina, lortuko al dute hasieran dituzten helburuak aurrera eraman eta euren harremana indartzea?

PORNOGRAFIA

ZEIN DA GAKOA?

Pornoaren atzean dagoen errealitatea islatzen duen ikus-entzunezko pieza da.

Ez da irudien azalean geratzen: industria honek eraikitzen dituen irudikapenak, botere-harremanak eta eragin sozialak agerian jartzen ditu.

Pornografia ulertzeko gako nagusiak eskaintzen ditu ohiko diskurtsoaren mugez harago begiratzeko aukera eskainiz.

NO CHEERS

No Cheers egunerokotasuneko batailoei buruzko fikziozko film laburra da.

Sandra bere telefonoaren alarmarekin esnatzen da eta bere ohiko egunari ekiten dio, baina zerbait gertatzen da jarrera aldarazten diona, Martinen urtebetetzea da eta zerbait berezia egitea erabaki du. Baina, egunaren amaieran bere eguneroko errealitatearekin topo egiten du berriro.